XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Posible ote da imanaren bi poloak bata bestetik banatzea?

12. irudian iman zuzen bat irudikatu da.

Imajina ezazu erditik apurtzen dugula.

Hori eginda, ipar poloa hego polotik banatuko ote dugu?

Esperientziak dioskunez, imana apurtzean beste bi iman agertzen dira, bakoitzak bere ipar poloa eta hego poloa dituelarik.

Eta hauek behin eta berriro apurtzean, beste horrenbeste gertatuko da aldi bakoitzean.

Gertaera horrek badu azalpena. Izatez, burdin atomoak zoriz orientaturik dauden .iman txikiak dira (13. ird.).

Burdina imantatzen denean, burdinaren atomoak orientatu egiten dira eta elkarren ondoan dauden ipar eta hego poloek elkar anulatu

Anulatu gabe geratzen diren poloak, imanaren mutur bateko ipar poloak eta beste muturreko hego poloak dira.

Horren arabera, Imana apurtzean, zati bakoitza imana izango da, bere ipar eta hego poloekin (14. ird.).

Dirudienez, iman guztiak, diren txikiak direlarik ere, bipolarrak dira.

Dena dela, fisikariak gai hau etengabe ikertzen ari dira, eta polo bakarrak isolaturik aurkitzeko posibilitatea ez dute erabat bazterturik: aurkitu gabe dauden osagai hipotetiko horiei monopolo deritze.

Egiaztatu ditugun gertaeretatik abiatuz, modu honetan laburbil ditzakegu imanen propietateak.

Imanen botere magnetikoa muturretan kontzentraturik dago, imanaren poloak izenekoetan hain zuzen ere.

Imanaren bi poloak izaera desberdinekoak dira.

Ipar poloa eta hego poloa deitzen diegu, Lurrean hartzen duten orientazioa dela eta.

Mota bereko poloen artean indar aldaratzaileak sortzen dira, eta mota desberdinekoen artean indar erakarleak.

Imana apurtu arren, zati bakoitzak bere ipar eta hego poloak izango ditu.

10. Demagun lau iman zuzen ditugula.

-Azal ezazu zeintzuek izan behar duten poloen posizioak, 15a irudia eratu ahal izateko.

Adieraz itzazu iman guztien poloak.

-Posible ote da 15b irudia eratzea? Arrazoitu ezazu erantzuna.

11. Altzairuzko bi xafla mehe hari banatatik esekita daude, bata bestetik oso hurbil. Imana xafla horiei hurbiltzean, aldaratu eta banatu egiten direla ikusiko duzu. Nola azalduko duzu gertaera hori?

12. ird. Imanak erditik apurtzean. ez dira poloak bata bestetik banatzen.

Imantatu gabeko burdin zatia.

Burdin zati imantatua

13. ird. Burdin atomoak imantazioz orientatzen dira.

14. ird. Edozein iman-zatik ditu bere bi poloak.